G93 Telecomunicaciones enpresa espezializatua da grafismo, informatika, GPS eta telekomunikazio aplikazioak egiten eta denbora errealean eskaintzen, telebista zein kirol-erakundeentzako.

1994. urtean hasi ginen ETB-ko kirol-jarduera, hauteskunde eta entretenimenduzko saioetarako grafismo-zerbitzua erabiltzen. Sektorean inplantatzeko gogo biziak bultzatuta, produktu eta zerbitzu berrien garapenaren alde egin genuen, teknologia berrien bitartez. Nazioarte-mailan aitzindariak izan ziren aplikazio horien artean, nabarmentzekoak dira, txirrindularitza eta estropadetako GPS bidezko kontrol-sistema eta trenetan bidaiariei eskaintzen zaien ikus-entzunezko informazio-sistema. Aplikazio horiek, G93 Telecomunicaciones, enpresa erreferente bihurtu dute ikus-entzunezkoen eta kirolaren alorretan.

  • G93 Telecomunicaciones es una empresa especializada en el desarrollo de aplicaciones y prestación de servicios de grafismo, informática y telecomunicaciones para TV y deportes
  • G93 Telecomunicaciones es una empresa especializada en el desarrollo de aplicaciones y prestación de servicios de grafismo, informática y telecomunicaciones para TV y deportes
  • G93 Telecomunicaciones es una empresa especializada en el desarrollo de aplicaciones y prestación de servicios de grafismo, informática y telecomunicaciones para TV y deportes

GURE BEZEROAK

Gure bezero nagusiak telebistako kateak eta ekoizleak, kirol-federazioak eta ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeak dira.

Asociación Clubes de Traineras
EITB
Movistar Plus
Aragón Televisión
SIT Sports

Jaio zenetik balio erantsi altuko aplikazioak sortzea izan da enpresaren helburu estrategikoa, etengabeko hobekuntzan oinarritutako diseinu propioen zerbitzua eskainiz eta berrikuntza, plan estrategikoko parte baino gehiago, etengabeko premia izanik.

Esperientziak erakutsi digu zerbitzuak modu eraginkorrean garatzen direla baldin eta aurre-lan ona egin bada, eta horregatik da garrantzitsua telebistako langileetatik eta kirol-erakundeetatik hurbil egotea eta haiekin lankidetzan jardutea.

Sorreratik gaude berrikuntzarekin konprometituak

Etengabeko berrikuntza horri esker, G93 Telecomunicaciones-ek, ondorengo sari hauek lortu ditu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren JULIAN COMET 2003 Saria, kirol-enpresa pribatu onenari.
  • Europako Bikaintasun Zigilua 2004, aplikazio, zerbitzu eta produktuek duten maila altuarengatik mundu-mailan bereizten diren alor multimediako enpresei ematen zaien zigilua.
  • Euskadi Kirol Saria 2004, kirolaren garapenerako egindako aportazio teknologiko eta zientifikoarengatik.
  • Berrikuntza Saria 2006 Teleko Gauan.
  • Estropadetan egindako ekarpen teknologikoaren Saria 2007, Gipuzkoako Arraun Federakundeak emandakoa.
  • Traineru Klub-en Elkartearen Ohorezko Saria 2014, arraunari egindako ekarpen teknologikoarengatik.

AZKEN ALBISTEAK

Galdeiguzu zure proiektuarekin lotutako edozein gairi buruz