2018ko TRAINERU DENBORALDIA

 

G93 Telecomunicaciones antolatzaileekin elkar lanean ibili da azken denboraldian Euskolabel Ligan eta Kontxako Banderan, ondorengoa eskainiz: sailkapena videofinish-arekin, epaile, klubetako ordezkari eta komunikabideentzat informazio pantailak ipiniz, ontzien posizionamendua denbora errealean eta baita balizajea ere. GPS posizionatze-teknologia erabiliz. Emozioz beteriko urte bat igaro ondoren, datorren urteko denboraldiaren zain geratzen gara.

Aldi berean, Euskal Telebistari, denbora errealeko grafismoa, GPS-ak, abiadura eta haizearen norabidea eta “On Board” kameren zerbitzua ere eskaini dizkiogu.