G93 Telecomunicaciones traineruen azken denboraldian izan da eta Euskolabel Ligaren eta Kontxako banderaren antolatzaileekin elkarlanean jardun du, ondorengoa eskainiz: sailkapenak videofinish-arekin, epaile, klubetako delegatu eta komunikabideentzat denbora errealean informazioa ematen duten pantailak, ontzien posizionamendua denbora errealean eta balizajea, GPS posizionatze-teknologia erabiliz
Aldi berean, Euskal Telebistari, denbora errealeko grafismoa, GPS-ak, abiadura eta haizearen norabidea eta “On Board” kameren zerbitzua ere eskaini dizkiogu.